1. |
Ākāśa
03:57
|
|
||
2. |
Elektroiak korrika
03:24
|
|
||
Gurutzatu goizean begiak
Ta bere distantziak
Murgiltzen dira airean esaldiak
Ferekak dantzak
Hatsaren faltan elektroiak korrika
Eraman ditzazula urrun
Ta hartu zure esanahia
Apurtu unearen hesia
apurtu beharreko guztia
Gurutzatu goizean begiak
Kafearen distantzian
Gurutzatu goizean begiak
Ta bere distantziak
Handitzen diren esaldiak
Ferekan daudenentzat
Hatsaren faltan nabil
Bertan ozta ozta eta ezinka
Gaur zugatik bihar nigatik
Gaur bertan betikoagatik
Non zaude hasperen?
Etsipenaren jolasean?
Gaur zugatik bihar nigatik betikoagatik
Eraman ditzazula urrun hitz guztien esanahiak
Nerabe baten gabezien egiak mantendu ta ez hiltzeko
Ez hil ez
|
||||
3. |
Bakardadearen bidaian
01:00
|
|
||
Denboraren bidaian, hutsera
Hutsaren barrenera ibiltari bakarrik
Bakardadearen bidean norekin?
Norbanakoaren aurkikuntzan noiz arte?
|
||||
4. |
Binilo Shock
05:12
|
|
||
Atzo goizean irten nintzen patiora
Zerua urdin hormak hotzak
Putz, bultz, bota krisketa
Hemen gehiago ezin dut eta
Ahaztu nahi dut zure izena
Ahaztu ispiluko hori nor dan
Gure azkenengo tanta
Elektro-shock-ak kendu zidan
Atzetik datoz, segi korrika
sartu etxera, kobazulora
eman su, indar-kamiseta!!
ez hartu ezer ta utzi dena
Punta zorrotzak irakurtzen du
Biraka disko beltz apala
Imnotikoa da mugimendua
bukaezina da bidea
Ta gero salan binilo bat jarri tokadiskosean!! (BIS)
Hiltegi batean!! ispilu aurrean!! hiltegi batean!! ispilu aurrean!!
hiltegi batean!
|
||||
5. |
Eterraren alkimista
01:42
|
|
||
6. |
Lagun zahar
05:02
|
|
||
Izerdi hotzen ferekan esnatzean
Ene beldurrek naukatenean
Baina ez dakit norena den
arrasto artean irakurtzen den aurpegia
Lokartzeko edabeak engañatzen nau
Bere zaporea dastatzen dudanean
Oroimen iheskor amets lizun
zaztada hilezkor itzal itzalia
Ye ye ye! Ye ye!
Gauaren ilunak badaki
Laztanaren isekaz izana baztertuz
Dirudi irudi guztiak
osorik zeharo eramango dituena
Nire mamuen besartean
zuzen nigana
ilun barnean gaurkoz
bizia eramanez
ez naiz gogoratzen
nor den begiradaren jabe
lausoaren babesean
ohe altzoan zain
Ye ye ye! Ye ye!
Gauaren ilunk badaki
Laztanaren isekaz izana baztertuz
Dirudi irudi guztiak
osorik zeharo eramango dituena
|
||||
7. |
|
|||
8. |
Morrison
04:34
|
|
||
Bazen behin detektibe bat hirian
Berebiziko ospeduna ta harroputza
Aldi honetan kopeta iluna ordea
Kasu luze honek zion loa galarazten
Orri multzo sakabanatuak aurrean
blokeo monumentala burmuinean
Etsita zebilen iluntzeko azken orrian
Ta une horretan ohartu zuen egia
“Horra hor egin duk hire akatsa!
Hire sarean erori haiz
Aja!”
Morrisonek atea jo zuen laugarren pisuko gela artan
Etzuen erantzunik jaso lelengo saiakeran
“Zein da? Zein da?” zioten auzoko lagunek
“Putakume handi bat da” esan zioten
Atea bota zuten euren bigarren saiakera hartan
odol erreka bat logelatikan behera
“Zein da? Zein da?” Lurreko gorpu ile gorria
“taupadarik gabe dago” esan zioten
Ihesi doa, berriz joan da! Ezereztu da Metropolian
Ihesi doa! Euripian Metropolian behera doa, behera doa…!
|
||||
9. |
|
|||
10. |
Alboan
05:51
|
|
||
Sufrimendu ta ikarak
Bizitzaren ziztadak
Kolorezko klarionak
Irudikatzen lurra
Bizitza bizi aurretik
Bañan gertatu beharra
Portaleko usain hura
ta sukaldeko kuna
Begira sapaira begira
Bota nuen nik nire azken hatsa
Ez genuen denborarik izan
Danok alkar agurtzeko
Ez genekien lotarakoan
Musu hori zela azkena
Baña ez nigatik sufritu
Zoriontasunean nago
Zuen bihotzak sentitzen ditut
Zure alboan bait nago.
Amatxo zure alboan nago, maite zaitut asko, maite zaitut asko
Aitatxo zure ondoan nago, zure ondoan nago, maite zaitut asko
Aiztatxo zure ondoan nago, maite zaitut asko, maite zaitut asko
Amonatxo maite zaitut asko, ni zurekin nago, ni zurekin nago.
Aitonatxo, …
|
||||
11. |
|
|||
12. |
Plasma hodeietan igerian
06:43
|
|
||
Iraganeko begien
begirada artean
beste besakada bat
azken-gaberantz
Atzean da Kuiper-en gerrikoa,
Urrun Oort-en lainoa
Argi izpi metatuek
Bultzatzen naute
Hutsunean barrena
Zuzen gelditu gabe,
Orion ehiztariaren gerrikora
Espiral galaxien
Isiltasunaren hotza entzuteko
Nebulosen arteko bidean
Pulsarren gida jarraituz
Zulo beltzaren
ondoan txiki
Kometak izan ditut lagun
Planeten artean noraezean
Ikusi ditut mundu izoztuak
Baita ere ihartuak
|
||||
13. |
Puntu urdin margula
10:00
|
|
Streaming and Download help
If you like Puntu urdin margula, you may also like: