Bazen behin detektibe bat hirian
Berebiziko ospeduna ta harroputza
Aldi honetan kopeta iluna ordea
Kasu luze honek zion loa galarazten
Orri multzo sakabanatuak aurrean
blokeo monumentala burmuinean
Etsita zebilen iluntzeko azken orrian
Ta une horretan ohartu zuen egia
“Horra hor egin duk hire akatsa!
Hire sarean erori haiz
Aja!”
Morrisonek atea jo zuen laugarren pisuko gela artan
Etzuen erantzunik jaso lelengo saiakeran
“Zein da? Zein da?” zioten auzoko lagunek
“Putakume handi bat da” esan zioten
Atea bota zuten euren bigarren saiakera hartan
odol erreka bat logelatikan behera
“Zein da? Zein da?” Lurreko gorpu ile gorria
“taupadarik gabe dago” esan zioten
Ihesi doa, berriz joan da! Ezereztu da Metropolian
Ihesi doa! Euripian Metropolian behera doa, behera doa…!