We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Denboraleak

by klak!son

/
1.
Uholde batean nago Lurrikara bat izan Ez dut ezer ikusten (bereizten). Besteen garunetako neuronak jarri dira martxan, argirantz joan nahi dute denbora instante diskretutan. Eta bitartetan, ezonegina. Txuria da daukadan maskara, beltza da antifaza. Azeleratzearen baldintza, pausoak txikitu beharra. Egin lekua ta ixuri malkoak. Baltsamatu barruko gizona. Ezin litezke urtu putzuak dantza eginez beraien inguruan.
2.
Goiz lainotsu humel artean altxor eder bat da nigana heldu. Irri, keinu, xirika eztiak, damaren berezko izpiak ez diotzat bueltatu. Taupada, amplitude ta maiztasunan gorakada hau gorakada hau ze ote da? Jun dek ba neska? tontua haiz hi… tontua haiz hi… Esan al diok hik heure izena? Behelaino magalean ezkutatu da ezkutatu da neria dama. Jun dek ba neska? tontua haiz hi!… tontua haiz hi!! Eman al duk hik eukan guztia? Behelainoa izan dut lagun jun diren urte guzti hauetan. Hau ta intza ezkutatu orduko izarrak agertzen oi ziran.Damak zirrika utzi nau geldirik ta eziñik mugitu. Hau da arrangura, milloika une lainu ostean in die galdu. Uh…! Zein polita zure arrastoa, belainoa aldentzean. Uh…! Ikusten ditut nire bideak, belainoa aldentzean. Uh…! Hurrengo dama ezautuko al dut, belaino hau eduki gabe?
3.
Hamaika iratxo dantzan Arrolako basoetan. Egi faltsu bat topatu dute, zer dan hemen artian. Gira ta bira besoak altxatuaz, azpiak moztuz argia itotzen da. Gora ta behera orbelak zeharkatuaz, irrintziak nahasten dira barren artean, artean, artean, artean. Hamaika iratxo Arrolako basoetan, orbelaren distiretan galduak. Hamaika iratxo besoak altxatuaz, hamaika iratxo amanitaz beteak, beteak,beteak, sartuak, beraien dantzalditan. Beteak, beteak, sartuak, beraien heganetan, heganetan, heganetan, heganetan, heganetan. Hamaika iratxo dantzan Gorlako zelaietan Ardau kupel bat topatu dute Iñakiren kantinan Gira ta bira besoak altxatuaz, belarra zapalduaz erortzerakoan. Gora ta behera goraka astinduaz Irrintziak nahasten dira haizean, haizean, haizean, haizean. Hamaika iratxo Gorlako zelaietan loreen argitasunaz piztuak Hamaika iratxo besoak altxatuaz hamaika iratxo ardauaz puztuak puztuak, puztuak sartuak beraien dantzalditan puztuak ustuak sartuak beraien heganetan heganetan, heganetan, heganetan, heganetan.
4.
Zai, eguzkiari zai Hazurrak dardaraz zai. Noiz hautsiko ote dira Atalaia honen hormak? Begira, nire guda eziari Nire babesaren zulotik Zer ote dago kearen bestaldean? (bis) Egaz, nahi luke ihes egin gorputzak berak bakarrik Pistola suz besarkatu naute eta ez dut minik sentitu nahi (bis)
5.
“Bistan!” Esan zidaten Bapateko sail ilun bateko biztanleek. Haran hartan ikusi nuen gerizpe bortitza Inork nahi ez duen arerioa. Ez zuen gizaki itsura, gehiegi neurtzen zuen. Ay! Nire patua Ay! Nire bidea Zertan datzan jakitzea nahi nuke, esaidazu. Ez naiz gauza bizirik zertzeko. Arerio galduak beldur nahi naute. Beldur naiz. Senideak! Non dira? Non? Nireak! Nireak! Haizak lagun adiskide, joan hadi azkar. Errukitu al ditzakek, nor izan naizen ay… ni Izan izan garai batean Izan izan beste batean behar Oooh!

about

Alvaro Remachak grabatua 2015eko maiatzean Andoaingo bere estudioan. Masterizazioa ere Alvarok egin zuen. Gainontzeko ekoizpen guztia Klak!sonen esku joan da.

credits

released November 30, 2015

license

tags

about

klak!son Súa, Gabon

contact / help

Contact klak!son

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like klak!son, you may also like: