We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Puntu urdin margula

by Klak!son

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Ākāśa 03:57
2.
Gurutzatu goizean begiak Ta bere distantziak Murgiltzen dira airean esaldiak Ferekak dantzak Hatsaren faltan elektroiak korrika Eraman ditzazula urrun Ta hartu zure esanahia Apurtu unearen hesia apurtu beharreko guztia Gurutzatu goizean begiak Kafearen distantzian Gurutzatu goizean begiak Ta bere distantziak Handitzen diren esaldiak Ferekan daudenentzat Hatsaren faltan nabil Bertan ozta ozta eta ezinka Gaur zugatik bihar nigatik Gaur bertan betikoagatik Non zaude hasperen? Etsipenaren jolasean? Gaur zugatik bihar nigatik betikoagatik Eraman ditzazula urrun hitz guztien esanahiak Nerabe baten gabezien egiak mantendu ta ez hiltzeko Ez hil ez
3.
Denboraren bidaian, hutsera Hutsaren barrenera ibiltari bakarrik Bakardadearen bidean norekin? Norbanakoaren aurkikuntzan noiz arte?
4.
Binilo Shock 05:12
Atzo goizean irten nintzen patiora Zerua urdin hormak hotzak Putz, bultz, bota krisketa Hemen gehiago ezin dut eta Ahaztu nahi dut zure izena Ahaztu ispiluko hori nor dan Gure azkenengo tanta Elektro-shock-ak kendu zidan Atzetik datoz, segi korrika sartu etxera, kobazulora eman su, indar-kamiseta!! ez hartu ezer ta utzi dena Punta zorrotzak irakurtzen du Biraka disko beltz apala Imnotikoa da mugimendua bukaezina da bidea Ta gero salan binilo bat jarri tokadiskosean!! (BIS) Hiltegi batean!! ispilu aurrean!! hiltegi batean!! ispilu aurrean!! hiltegi batean!
5.
6.
Lagun zahar 05:02
Izerdi hotzen ferekan esnatzean Ene beldurrek naukatenean Baina ez dakit norena den arrasto artean irakurtzen den aurpegia Lokartzeko edabeak engañatzen nau Bere zaporea dastatzen dudanean Oroimen iheskor amets lizun zaztada hilezkor itzal itzalia Ye ye ye! Ye ye! Gauaren ilunak badaki Laztanaren isekaz izana baztertuz Dirudi irudi guztiak osorik zeharo eramango dituena Nire mamuen besartean zuzen nigana ilun barnean gaurkoz bizia eramanez ez naiz gogoratzen nor den begiradaren jabe lausoaren babesean ohe altzoan zain Ye ye ye! Ye ye! Gauaren ilunk badaki Laztanaren isekaz izana baztertuz Dirudi irudi guztiak osorik zeharo eramango dituena
7.
8.
Morrison 04:34
Bazen behin detektibe bat hirian Berebiziko ospeduna ta harroputza Aldi honetan kopeta iluna ordea Kasu luze honek zion loa galarazten Orri multzo sakabanatuak aurrean blokeo monumentala burmuinean Etsita zebilen iluntzeko azken orrian Ta une horretan ohartu zuen egia “Horra hor egin duk hire akatsa! Hire sarean erori haiz Aja!” Morrisonek atea jo zuen laugarren pisuko gela artan Etzuen erantzunik jaso lelengo saiakeran “Zein da? Zein da?” zioten auzoko lagunek “Putakume handi bat da” esan zioten Atea bota zuten euren bigarren saiakera hartan odol erreka bat logelatikan behera “Zein da? Zein da?” Lurreko gorpu ile gorria “taupadarik gabe dago” esan zioten Ihesi doa, berriz joan da! Ezereztu da Metropolian Ihesi doa! Euripian Metropolian behera doa, behera doa…!
9.
10.
Alboan 05:51
Sufrimendu ta ikarak Bizitzaren ziztadak Kolorezko klarionak Irudikatzen lurra Bizitza bizi aurretik Bañan gertatu beharra Portaleko usain hura ta sukaldeko kuna Begira sapaira begira Bota nuen nik nire azken hatsa Ez genuen denborarik izan Danok alkar agurtzeko Ez genekien lotarakoan Musu hori zela azkena Baña ez nigatik sufritu Zoriontasunean nago Zuen bihotzak sentitzen ditut Zure alboan bait nago. Amatxo zure alboan nago, maite zaitut asko, maite zaitut asko Aitatxo zure ondoan nago, zure ondoan nago, maite zaitut asko Aiztatxo zure ondoan nago, maite zaitut asko, maite zaitut asko Amonatxo maite zaitut asko, ni zurekin nago, ni zurekin nago. Aitonatxo, …
11.
12.
Iraganeko begien begirada artean beste besakada bat azken-gaberantz Atzean da Kuiper-en gerrikoa, Urrun Oort-en lainoa Argi izpi metatuek Bultzatzen naute Hutsunean barrena Zuzen gelditu gabe, Orion ehiztariaren gerrikora Espiral galaxien Isiltasunaren hotza entzuteko Nebulosen arteko bidean Pulsarren gida jarraituz Zulo beltzaren ondoan txiki Kometak izan ditut lagun Planeten artean noraezean Ikusi ditut mundu izoztuak Baita ere ihartuak
13.

about

Koronabirusaren garaietan Antzuolako Artei estudioan grabatutako diska. Ander Barriusok (Shot!) nahastua eta Jonan ordorikak (Mamia) masterizatua.

credits

released November 30, 2021

Klak!son 2021:

Mikel Bargiela Iparragirre, ahots nagusia
Iongu Biteri Aguirrezabal, teklatua eta koroak
Asier Alkorta Zabaleta, gitarra
Aritz Ormazabal Barrios, baxua
Mikel Arriaran Iraeta, bateria

Aitor Zabaleta, txistua "Plasma hodeietan igerian" abestian

license

tags

about

klak!son Súa, Gabon

contact / help

Contact klak!son

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Puntu urdin margula, you may also like: